En français plus bas…
Martxoaren 11tik martxoaren 14ra, 3. mailako ikasle elebidunek rap proiektu berezi bat burutu dute. Odei Barroso rap kantari ezagunaren laguntzarekin. Taldeka aritu dira euren rap abestiak sortzen, idazten eta entseatzen.
Astelehenean, Odei Barrosok bere ibilbideaz eta esperientziez hitz egin zien ikasleei, eta raparen mundura gerturatu zituen. Ondoren, ikasleek taldeka lan egin zuten: bertsio desberdinetako musika baseak entzun eta hautatu, letrak sortu eta ahoz lantzen hasi ziren. Abesti bakoitza talde baten hausnarketaren eta sormenaren emaitza da. 3B gelaren kantua Beldurra jo! eta 3AC taldearen abestia Gure etxea deitzen da.
Ondoko astean, Atabal aretoko oholtza gainean grabaketa lanetan aritu ziren. Ilusioz eta urduritasunez beterik, talde bakoitzak bere kopla grabatu zuen Odeiren laguntzaz, benetako artistak balira bezala. Egun horretan, baita joko bat ere egin zuten, klase osoaren parte-hartzearekin, Atabal musika gelako lanbideak ezagutzeko.
Ostegunean, martxoaren 20an, Odeiren disko berriaren aurkezpen bezperan, errepika nagusia ikustera gonbidatuak izan ziren. Esperientzia indartsua izan zen ikasleentzat, eta egindako lanaz harro zeuden. Egun horretan, Odeiren kantak entzun zituzten, eta ikasleek gogoeta egin zuten: zergatik entzuten ditugu beste musikari batzuen abestiak eta ez gureak?
Rap proiektu hau oso aberasgarria izan da ikasleentzat, bai maila linguistikoan, bai sormenaren aldetik. Talde lana, ahozkotasuna eta musikaren bidezko adierazpena uztartu dituzte, eta esperientzia honek luze iraungo du haien oroitzapenean.
Milesker Odei !
– – – – – – – – – – – – – – – – – –
Projet rap : une expérience inoubliable
Du 11 au 14 mars, les élèves bilingues de 3e du collège ont participé à un atelier rap animé par l’artiste Odei Barroso.
La première journée, Odei a présenté son parcours et sa passion pour le rap. Ensuite, toute la semaine, les élèves ont travaillé en groupe : ils ont choisi une base musicale, écrit leurs paroles et commencé à les mettre en voix. La classe 3B a nommé sa chanson Beldurra jo ! et le groupe 3AC Gure etxea.
La semaine suivante, ils ont eu la chance d’enregistrer leurs morceaux sur la scène de l’Atabal à Biarritz. Une activité ludique a également permis à tous de participer et de découvrir les métiers autour de la scène.
Le jeudi, veille de concert pour Odei, les élèves ont eu la chance d’assister au filage du show programmé le lendemain. Ce moment a aussi été l’occasion d’amorcer une réflexion : pourquoi écouter souvent des artistes étrangers, et pas les artistes de chez nous ?
Ce projet a été une magnifique opportunité de développer l’expression orale, la créativité et les compétences linguistiques des élèves. Une aventure qu’ils ne sont pas prêts d’oublier !