Urte osoan zehar seigarreneko ikasle elebidunak, enigma trukaketa batean parte hartu dute Hasparneko Ursuia eta Senpereko Arretxea kolegioen kontra. Ursuiako klase eta Arretxearen 6A klaseen berdintasunaren ostean, azkenean Ursuiakoak irabazi dute lehiaketa, soka tiran egindako azken probarekin.

Proiektu hau, Donibaneko hondartzan egindako topaketa batekin gauzatu da. Bertan, ikasleak matematiketan oinarritzen diren kirol joko batzuetan jostatu dira. Joko hauek, Koh Lanta emisiotik hartutako jokoetan inspiratuak izan dira. Azkenean, Arretxea kolegioak irabazi du lehiaketa hau eta beraz, beraiek eraman dute haien kolegiora jokoan jarritako Totem-a. Totem hori datorren urtean berriz jokoan jartzeko asmoarekin. Dona Maria Kolegioak bere errebantxa nahi du !!