Les élèves de 6ème B, classe bilingue, ont été particulièrement attentifs au déroulement de la Fête du Collège. Journalistes sur le terrain, ils sont partis à la rencontre des principaux acteurs de cette journée pour les interroger sur les actions menées ce jour-là.

Ils nous racontent avec leurs propres mots… 

Kolegioko besta

Joan den abenduaren 9an, Dona Maria kolegioan besta eguna genuen Imakulada konzepzioaren kari. Aurtengo gaia HITZA-HITZ (les actes en disent plus que les mots) izan da eta gela guztiek zeremonian parte hartu dute. Guillou jauna, musika irakaslearen ustez, ikasleek jarrera ona izan dute eta zeremonia ederra izan da.

Ondotik, seigarren eta bosgarrenek lasterketan parte hartu dute, hondartza bazterrean. 6Bko ikasle batzuk cross-a zaila atxeman dute, baina uste dute sailkapen berezi bat merezi izango zutela, seigarrenak gazteagoak baitira. Bestela, lasterketa arrakastatsua izan da, eta irakasleen txaloak apreziatu dituzte.

Arratsaldean, Nesk à Pailettes elkartearen aurkezpena izan dute. Elkarteko kideekin mintzatu gara: « Harreraz oso pozik gara, eta haurrak arretatsu eta adeitsu izan dira. Elkarte horretan engaiatu naiz gure inguruan batzuek minbizia dutelako eta lagundu nahi ditugulako. Joana, elkartearen sortzaileak, desafio bat bota zuen: basamortu batean egunero 17km-ko trek bat egitea. Gaur egun, 60 pertsona inguru lagundu dugu jada: psikologoak proposatuz, kirol aktibitateak, eta baita eri diren pertsonen ingurukoak lagunduz ere ».

Eguna goxoki bukatzeko, xokolate beroa eta biskotxa hartu dugu. Zuzendari jaunak erran du kolegioko besta momentu inportantea dela. Izan ere, kolegioa ordezkatzeko eta urteko gaia ilustratzeko aukera ezin hobea da. Zeremonia oso atsegina zen. Bakantza on deneri!

6Bko ikasleak